Berriak

Noticias

MUSIKA MINTEGIA ERREKALDE ARETOAN

2021-11-09

"Rekalde aretora heldu eta sabeletan irrika sentitu... Arte areto bat, musika irakasleak... uztarketa ederra ezta? Ba hantxe eseri eta hurbiltasuna eskeini zigun Eztizenek. Gure asmoak eta nahiak zeintzuk ziren galdetu eta abentura hasi zen esposaketetara sartu ginenean. JAVEIR R. PÉREZ-CURIELen soinu instalaziora heldu eta magia, soinua, hutsa, hutsaren espazioa... Sentipenak. IDOIA MONTÓNen erakusketa jarraian... boterea, ezinegona, bizitza bere krudeltasunean, edertasunean... Sentipenak. Arte Hezkuntza irakasleak izanda, gozamena izan zen aukera, orain... Zelan eraman bizitakoa gelara?"

2021/11/04

Oihane Anzorandia

IRAKURKETA MOTIBAGARRIA EUSKERAZ eta GAZTELERAZ

2021-07-09


LIBURU INTERAKTIBOA MAGIAREKIN LOTUTA

BUKAERAN LIBURUAN ZEHAR AGERTZEN DIREN TRUKOEN AZALPENAK AGERTZEN DIRA

EGILEAK LIBURUA PDF FORMATOAN EMAN DIGU, EKARPEN GIZA, EDOZEIN HAURRAK ESKURATU AHAL DEZAN, DIGITALEAN EDO FOTOKOPIETAN

EUSKERAZKO BERTSIOA EGIN BERRI DUGU: XAMAren lehenengo orriak deskargatu eta irakurri

GEHIAGO

XXII. mate Jardunaldiak

2021-04-12

XXII. matematika jardunaldiak (B03)

  • Urtero bezela Matematika Jardunaldiak antolatu ditugu eta honen bitartez gonbidatzen zaituztegu parte hartzera, ON-LINE formatoan.

  • Aurtengo Flipped-Classroom eta matematika konputazionalak jorratuko ditugu Lehen Hezkuntzarako. Egitaraua hurrengo estakan aurkitu dezakezue. Sartu

  • Apirilakak 21 (asteazkena) eta 29 ,osteguna (KONTUZ! Aldaketa) egingo ditugu

  • Jardunaldiei buruzko informazioa guztia, hizlariei buruzko informazioa barne, sitea topatu dezakezue. Sartu

  • Jardunaldietara apuntatzeko HEMEN

B modalitatea

2020-11-09

B modalitateko ikastaroak martxan

  • Aste honetan martxan jarriko ditugu B-modalitateko ikastaroak

  • Bi ikastaro mota egongo dira Gsuite plataforman oinarri hartuta:

    • Basic - A modalitatean egindako ikastaro basikoa. Drive, Classroom, Meet, Screencastify eta Site tresnak ikasiko ditugu 0tik hasita

    • Pildorak - Basikoan ikusitakoak garatzeko trikimailuak ikusiko ditugu. Horrez gain bestelako tresnak ere eskainiko dira.

  • Informazio gehiago: labur.eus/bmodb03. Hor bertan izena emateko aukera izango duzue.

Deialdiak 2020-2021

2020-03-02

Deialdi berriak martxan (2020-2021)

Gaur bertan Hezkuntzako web orrialdean hurrengo ikasturtean proiektuak aurrera eramateko deialdiak argitaratu dira. Ikastetxe publikoentzat zuzenduta daude. Hemen dituzue atera diren deialdien zerrenda:

Mate Jardunaldiak Martxoan!!

2020-01-19

XXI. Matematika Jardunaldiak B03 Sestaon!

Aurten ere, Matematika Jardunaldiak antolatu ditugu eta honen bitartez gonbidatzen zaituztegu parte hartzera.

Martxoak 10 (asteartea) eta 11 (asteazkena) egingo ditugu Portugaleteko ZUNZUNEGUI BHIn.

Egitaraua hurrengo estakan aurkitu dezakezue. Sartu

Jardunaldiei buruzko informazioa guztia, hizlariei buruzko informazioa barne, sitea topatu dezakezue. Sartu

Jardunaldietara apuntatzeko HEMEN

Informazio guztia Sitean duzue.

MATERIALAK. "Zibersegurtasuna"

2020-01-19

MATERIALAK. "Zibersegurtasuna" prestakuntza saioak

Hona hemen pasaden asteko saioen apunteak. Pantallas Amigaseko Igor Gamindek egindako aurkezpenen apunteak.

Ez ahaztu, komentatu genuen bezala, aukera duzuela zuen ikastetxean horrelako saioak antolatzeko: Irakasleei zuzenduta, Gurasoei zuzenduta, Batxilergo ikasleei zuzenduta.

6 modulu desberdin daude, baina aukera dago haien artean nahasketak egiteko.

Moduluen gaiak ikusteko eta eskaera egiteko SARTU hemen.

Zibersegurtasuna sitean ere baliabide gehiago eskura izango dituzue.

Irakasleentzako Online ikastaroak

2020-01-17

IRAKASLEENTZAKO ONLINE IKASTAROAK (Intef)


Irakasleentzako online prestakuntza-ikastaroen 1. ediziorako izena emateko epea ireki da (Intef).

Izena emateko epea urtarrilaren 9an hasi eta 2020ko urtarrilaren 28an amaituko da (biak barne).

Zibersegurtasuna. Prestakuntza saioak

2019-12-18

ZIBERSEGURTASUNA. Formazio saioak B03n.


Urtarrilaren 15ean eta 16an Zibersegurtasunaren inguruko bi saio egingo ditugu. Saioak Bizikidetza eta IKT mintegien barruan antolatuko dira. Dena den, edozein irakasle parte har dezake. Izena eman behar da. Plaza mugatuak.

2019-12-17

SESTAOKO BERRITZEGUNEKO ZORION TXARTELA

Gabon zoriontsuak opa dizkizuegu!

Zorionak eta Urte Berri on 2020!

2019-11-15

ELKARRIZKETAK ZELAN LANDU monografikoa

Azaroaren 21an eta 28an, Sestaoko Angela Figuera BHIn, GEUZ ekalkartearen eskutik B03ko Bizikidetza-Hezkidetza mintegirako bi saio egingo dira" Elkarrizketak zelan landu" jorratzeko.

2019-10-31

BIZIKASI PRESTAKUNTZA. Aitor Albizu B03n

Urriaren 22an eta 23an Aitor Albizuk B03ko zonaldean bi prestakuntza saioak eman zituen BIZIKASI ekimenari bigarren bultzada emateko.

Momentuz ez dugu aurkezpena eskuragarri baina gogoratu BIZIKASIGUNEan saioetan aipatutako material guztiak eskuragarri izango dituzuela.

Saioetan gomendatutako materialak:

  • Tertuliak klaustroan egiteko testuak. IKUSI

  • Gidak (Begirune berezia Ikasle ahulenetan). IKUSI

  • Ikastetxean izateko liburuak. IKUSI

  • Pantallas amigaseko bideoa (LGTBIQ). IKUSI

  • Tresnak IKUSI

  • Maiatzak 2. Kanpaina eguna egiteko egun proposamena. IKUSI

Bizikasi Prestakuntza

2019-10-09

BIZIKASI PRESTAKUNTZA

Urrian BIZIKASI prestakuntza saio berriak izango ditugu zonaldean. Aitor Albizu hizlaria izango da eta BAT TALDEKO arduradunei zuzendutako bi saio berri emango dizkie.

Urriaren 22an eta 23an, Kantauriko Institutuan (Santurtzin) izango dira.

Ordutegia: 9:30-14:00

Programa ikusi

Izena eman

Musika Mintegia B03

2019-10-09

Musika mintegia martxan! (B03 Sestao)

Ostegun honetan, urriaren 10ean, Musika mintegiko lehenengo saioa hasiko da. Ongi etorria guztioi! Bideoa ikusi!

Urriaren 10ean. Sestaoko Berritzegunean. 15:00-16:30ak arte


MUSIKA MINTEGIA 18-19.mp4

Zibersegurtasuna

2019-09-22

ZIBERSEGURTASUNA. Aurtengo lehentasun bat

Hezkuntza Sailaren aurtengo lehentasun bat ZIBERSEGURTASUNA izango da. Horretarako hainbat prestakuntza saio diruz lagunduta eskaini nahi dizkiete Ikastetxeei.

Basque Security Center zerbitzuaren bidez, Irakasleei, Familiei eta Batxilergo ikasleei zuzendutako 6 saio mota desberdinak eskatu ahal izango dute. Informazio gehiago ikusteko gure zonaldeko SITEan sartu ahal zarete. Hor bertan ere gai honen inguruko hainbat baliabide topatuko dituzue.

Coral Elizondo B03n

2019-09-09

"ATENCIÓN A LA DIVERSIDAD DESDE UN ENFOQUE INCLUSIVO: MEDIDAS ORGANIZATIVAS Y APOYOS EDUCATIVOS"

Irailaren 4an Coral Elizondo Portugaleteko Zunzunegi Institutuan egon zen zonaldeko ikastetxeekin.

Hemen duzue saio horretan erabili zen Aurkezpena. ADI! fitxategia pisu handikoa da eta ezin da aurrebistaratu, deskargatu behar duzue zuzenean.

Amelia Barquín B03n

2019-09-07


KULTURARTEKOTASUNA ETA GENEROA IKASTETXEAN. EGOERAK, GOGOETAK ETA ERRONKAK

Irailaren 3an Amelia Barquín Portugaleteko Santa Claran gure zonaldeko ikastetxeekin egon zen.

Hermen dituzue saio horretako bideoak

IKT mintegia martxan!

2019-09-06


Hurrengo hilabetean IKT MINTEGIA martxan jarriko da.

- NOIZ: Urriak 2, asteazkena, 9:00-11:00

- LEKUA: SESTAOKO BERRITZEGUNEA. Antonio Trueba z/g Sestao

- PROGRAMA IKUSI

- Izena emateko sartu hurrengo helbidean: http://b03.berritzeguneak.net/eu/inscripcion.php?codigo=1970B03M06


Musika Jardunaldiak 2019

2019-04-30


Informazio guztia hurrengo sitean topatuko duzue

X. MUSIKA JARDUNALDIAK 2019

Mate Jardunaldiak 2019

2019-02-06

Informazio guztia hurrengo sitean topatuko duzue

XX. MATE JARDUNALDIAK (2019)

ZIBERSEGURTASUNA Saioa

2019-01-07

Otsailaren 20an, Berritzeguneko IKT mintegitik, ZIBERSEGURTASUNaren inguruko prestakuntza saioa antolatuko dugu.

Nori zuzenduta dago? IKT dinamizatzaileei, Zuzendaritzako taldekideei, Orientatzaile eta Aholkulariei, Bizikasi eta Hezkidetza arduradunei

Plaza mugaturik daude, beraz, saiatu mesedez lehenbailehen apuntatzen. Hemen duzue informazio guztia:

ZIBERSERGUTASUNA - Basque Security Center - Hizlaria: Pantallas Amigas

EGUNA: Otsailaren 20an, asteazkena

LEKUA: SANTURTZIKO DORRE ETXEAN (Maps)

Kontuz ez da izango Berritzegunean!!!!

ORDUA: 9:00-11:00

IZENA EMATEKO:

Berritzeguneko web orria martxan!

2018-12-22

Urte berriarekin web orria martxan jartzen dugu berritzegunean. Espero dugu erabilgarria izatea!